FREMAPek langileen osasunari egindako erabateko arretan bikaintasuna lortzeko konpromisoa hartzen du bere gain. Horregatik, Laneko Arriskuen Prebentzioa funtsezko jardunbidetzat jotzen du, elkartutako enpresen segurtasun eta osasun maila hobetu eta ezbehar-tasak txikiagotu ahal izateko.
Horri esker:
- Ahalmen produktiboa ziurtatzeko funtsezko balioetako bat bermatu egiten dugu: langileen segurtasuna eta osasuna.
- Galeren kontrola erraztu, eta sistema produktiboen eraginkortasuna hobetzen lagundu egiten dugu.
- Langilearen lasaitasuna eta ongizatea ziurtatzen dugu, lan-baldintza osasungarri eta seguruak bermatuta.
FREMAPek, prebentzioak duen garrantziaren jakitun, tinko eta seriotasun osoz eusten dio konpromiso horri, eta zeregin horretan, laneko arriskuen prebentzioa sustatzea helburu duten askotariko ekintzak bideratzen ditu: