Prebentzioaren arloan garatzen dituen jardueraren artean, FREMAPek hainbat berriketaldi eta informazio-solasaldi antolatzen ditu langileekin.
Jarduerak lantokian bertan garatzen dira. Horien asmoa langileek euren jardunak berez dituen arriskuak aztertzea da eta arrisku horiek saihesteko hartu behar dituzten prebentziozko neurriak azaltzea da.
Langileek begi onez ikusten dute halako jarduerak egitea; izan ere, oso eraginkorrak baitira, ondoko arrazoiengatik:
- FREMAPeko teknikarien prestakuntza-maila nabarmena da eta esperientzia handia dute halako jardueretan.
- Jarduerak izaera praktikoa du gehien bat, ohiko lanen bitartekoak eta tresnak erabiliz.
- Emaitzak berehalakoak dira, eta erraz jarraitzekoak.
- Jarduera langilearen lanpostuan bertan egiten da.
- Ekintza garatzeko talde txikiak osatzen dira (lauzpabost langilekoak). Lan-giroa lasaia da, eta harremana, zuzen-zuzenekoa.
FREMAPek elkartutako enpresen eskura jartzen du Lan Arriskuen Prebentzioaren arloko berariazko xedapenen aukeraketa, bai eta laneko segurtasunean eta osasunean eragin dezaketen beste sailetako arauak ere: Ingurumena, Suteen kontrako segurtasuna, Larrialdiak, Bide segurtasuna, eta abar.
Aukeraketa horretan hainbat iturritik hartutako erreferentziak daude:
- Legeria komunitarioa, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean barne hartzen dena.
- Espainiako legeria, Estatuko Aldizkari Ofizialetik hartutakoa.
- Autonomietako legeria, beraien aldizkari ofizialetan argitaratutakoa.
Kontsulta horrez gain, FREMAPek aukera ematen die elkartutako enpresei informazioa posta elektroniko bidez hilean behin jasotzeko. Mezua eurek esandako guztiei bidaltzen zaie, baldin eta aurretik harpidetza egin bada harpidetza
zerbitzu honetan egin bada: FREMAPen Prebentzioari buruzko informazioa zerbitzua.