FREMAPeko Prebentzio Kanala

Hemen zaude:

Orrialdearen edukia

Errepide bidezko garraiora bideratutako ibilgailu jakinen gidarien hasierako kualifikazioari eta etengabeko formakuntzari buruzko 284/2021 Errege Dekretua...

  • Apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretua, zeinaren bitartez arautzen den errepide bidezko garraiora bideratutako ibilgailu jakinen gidarien hasierako kalifikazioa eta etengabeko formakuntza, eta aldatzen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onartutako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua.
  • Errege dekretu honen helburua hasierako kualifikazioaren ziurtagiri den gaitasun profesionalaren agiria lortzeko baldintzak arautzea da, eta etengabeko formakuntzako ikastaroak burutzea, zeinak beharrezkoak diren errepide bidezko garraio-jarduera bat burutzen duten eta Europar Batasuneko kide den edozein estatutan ezarritako enpresetako ibilgailuekin Espainiako errepide publikoetan gidatzeko. Horretarako, derrigorrezkoa da C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E gidabaimenak izatea, maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartutako Gidarien Erregelamendu Orokorrean definitu bezala.

    Funtsean, eduki hezigarri berriak gehitu dira, erregaiaren ikuspuntutik, gidatze eraginkorrari buruzkoak, eta ibilgailuen aurrerapen teknologikoarekin erlazionatuta daudenak, bide-segurtasunari eta arriskuei aurre hartzeari buruzko gaiez gain. Gainera, hasierako eta etengabeko kualifikazio ikastaroen planteamendua berrantolatu da, horrela, Direktibak aurreikusi bezala, kontuan hartuz, beste komunitate-arau batzuk betez ikasleak burututako bestelako formakuntza batzuk. Horretarako, programak nahikoa malgutasun dauka formakuntza anitza eta gidarien beharretara egokitutakoa izan dadin. Azkenik, etengabeko formakuntza ikastaroetan formakuntza praktikoko aukera desberdinak gehitu dira, gidarientzat erakargarriago eginez.

AGENDA

2021eko maiatza
Al As Az Og Ol Lr Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Koloreen azalpena:
Jardunaldiak dauden egunetako atzealdearen kolorea Jardunaldiak, Tailerrak dauden eguneko hondoaren kolorea Tailerrak eta Beste batzuk dauden egunetako atzealdearen kolorea Beste batzuk.

Ekitaldi-iragazkia:
Joan orriaren hasierara