IKASGELA BIRTUALA

FREMAP PREBENTZIOARENA

WEB-MINTEGIA

ikastaroa

Zure osasuna

FREMAPek, osasunarekin duen konpromiso irmoari jarraikiz, osasunaren hobetzea sustatzeko enpresa eta langileei bideratutako eremu berria sortu du, kontzientziatuz eta praktikan jartzeko irizpideak eta tresnak emanez. Online saio desberdinen bidez, gure profesional onenen esperientzia eta laguntza izango duzu, horrela, zure berezko osasun-bidea konfiguratuz.

Egin aurrera zure osasunean eta aktibatu
Zure zain gaude!

Lan-arriskuen prebentzioa: Eguneratu!

Espezializazio teknikoaren garrantziaz arduratuta eta espezialitate bakoitzean mailarik altuena eman ahal izateko, zure eskura jarri ditugu online eduki eta saio desberdinak, eta horietan, gure espezialisten eskutik legeriaren eta bere aplikazio praktikoaren inguruko azken eguneratze eta berriak aurkitu ahal izango dituzu. Ez ezazu galdu!

ikastaroa1

HEZKUNTZA ELEKTRONIKOA

joan e-learing atalera

FREMAPek egindako hezkuntza elektronikoak FREMAPek aurkeztutako Gizarte Segurantzaren prebentzio-jardueren plan orokorrean barne hartutako dibulgazio-jarduerak dira. Elkartutako gure enpresei eta menpeko haien langileei bideratuta daude, eta baita atxikitako langile autonomoei ere. Izen-emateak ez dauka kosturik eta deialdi bakoitzean agertzen den izen-emateko buletinaren eskuragarritasunak mugatzen du.

  • 1. Eskuragarri dago denbora epealdi zabalean.
  • 2. Zuk erabakitzen duzu noiz konektatu.
  • 3. Zuk erabakitzen duzu saio bakoitzari emango diozun denbora.
  • 4. Edukia berrikus ditzakezu.
  • 5. Plataformaren bitartez ezagutuko duzu zure bilakaera.
  • 6. Zure partaidetza berehala ziurtatuko da, ebaluazioa gainditu ostean.

Laneko ezbeharrak murriztea sustatzeko sentsibilizazio-plan bat garatzearen ekimena pertsona langileek jasotako formakuntza eta informazioa osatzeko beharretik sortzen da, prebentzioaren integrazioa haien eguneroko zereginetan sustatuko duten teknika, tresna eta jarduerekin, kontzientziazioaz gain, lanean segurtasun- eta osasun-arauak betetzeko.


Jarduera mota horiekin lan-inguruneetan errutina seguru eta osasuntsuak hartzea indartu eta motibatu nahi dugu.


Halaber, "Sentsibilizazio-unitate" horien bitartez, FREMAPek mutuak babestutako pertsonen sarbidea eta parte-hartzea erraztu nahi du Gizarte Segurantzaren prebentziozko jardueren planean garatzen ditugun jardunbide egokietara.


"Sentsibilizazio-unitateetan" parte-hartzearen ziurtagiria eskuratzeko, ez da inolako ebaluazio motarik egin behar.

SENTSIBILIZAZIO-UNITATEAK

joan e-learing atalera