FREMAPek Lan Arriskuen Prebentzio arloan zabalkuntza, hezkuntza eta sentsibilizaziorako argitalpenen katalogo zabal bat jartzen du enpresa elkartuen esku. Bertan arrisku handienak sortzen dituzten prozesuak eta jarduerak jasotzen dira eta hauek saihesteko ezarri beharreko prozedurak eta lan jarduerak adierazten dira.
Katalogo honetan kartelak, diptikoak, liburuak, eskuliburuak eta triptikoak sartzen dira, eduki orokorren gainekoak zein ekoizpen sektore edo arrisku zehatzen ingurukoak. Gainera, eskuliburuetako titulu esanguratsuenak hurrengo hizkuntzetan ere eskuragarri daude: katalana, euskera, galiziera, arabea, frantsesa, ingelesa, portugalera eta errumaniera.